Errexil bertso sariketa ospatuko da urriaren 30etik azaroaren 20ra
Errexil bertso sariketa ospatuko da urriaren 30etik azaroaren 20ra –

1984an antolatu zen lehen aldiz sariketa hau, Errezil herritik Urruñara bizitzera etorri zen Juan Joxe Eizmendi bertsolariaren omenez. 1918an jaio zen Errezilen, eta 1965an hil zen Urruñan.
Euskal Herri osotik etorritako bertsolariak arituko dira Urruñako Postako gelan kantuan, hiru egunetan, beti 19:00etan hasita: urriaren 30ean eta azaroaren 13an izango dira kanporaketak, eta finala azaroaren 30an, sei bertsolarirekin. Honako lagunek hartuko dute parte txapelketan:
- Eneko ABASOLO “ABARKAS”
- Manex AGIRRE
- Haira AIZPURUA
- Irati ALCANTARILLA
- Oihana ARANA
- Ramuntxo CHRISTY
- Haizea ARANA
- Beñat LARRORY
- Xabi MAIA
- Mizel MATEO
- Lurdes ONDARO
- Nahia SASCO

