Bittor Ormaetxea pediatrari esker ona, bere erretiroan

Bittor Ormaetxea pediatrari esker ona –

Tolosaldeko Atarian.


Bere azkeneko lanegunean Villabonako anbulatorio atarira joan zaizkio herritarrak omenaldia egitera.

Amasa-Villabonako anbulatorioan urtetan lanean aritu den Bittor Ormaetxea Goiri pediatrak erretiroa hartu du gaur, 70 urterekin. Gaur izan du azken laneguna, eta herritarrek —gaur egungo pazienteek, garai batekoek eta egun guraso direnek— esker ona adierazi diote anbulatorioaren atarian.

«Hainbeste urtetan, gaixotasun-garaietan nahiz gure haurren hazkuntzan, zaindu eta babestu gaituen medikuari agur esaten diogu gaur». Aiztondo bailarako haur asko artatu ditu pediatrak urte hauetan guztietan. Azken lanegunean, herritarrek esker ona adierazi nahi izan diote: landare bat oparitu diote, eta Unai Mendizabal bertsolariak bertso bat eskaini dio.

Bittor Ormaetxea pediatrari esker ona