2023ko Bertso Eguna, Azpeitian

2023ko Bertso Eguna, Azpeitian –

Urtarrilaren 28an izango da, eta egun egun osoko egitaraua antolatu du Bertsozale Elkarteak.
 
2023ko Bertso Eguna, Azpeitian
 
 

2018tik urtero aldatu da lekuz Bertso Eguna, eta aurtengoa Azpeitian ospatuko da, Azpeitiko Udalaren eta herriko hainbat elkarteren laguntzaz.

Egun osoko planaz gozatzeko parada izango da bertan: 11:30ean elkartu eta kalez kaleko poteoa egingo da, libreko bertso saio irekiekin. Ondoren, 14:30ean, bertso bazkariak egingo dira zenbait elkartetan: Oilo Soro, Zulo Zabal, Ziripot, Oilagorra eta Txalintxo elkarteetan. Estilo ezberdineko bertso saioa eskainiko da horietako bakoitzean: libreko saioak, bertso saio musikatuak edota gaiekin eta bertso jarriekin osatutakoak. Arratsaldean poteoa izango da, eta 21:00etan afaria eskainiko da Elikagunean. Afalostean izango da bertso ekitaldia, Elikagunean bertan.

Bertsozale Elkarteak aurrerago emango ditu eguerdiko bertso saioen eta afalosteko ekitaldiaren xehetasunak, baita bertsolarien izenak ere. Antolakuntzatik adierazi dutenez urtea bukatu aurretik jarriko dira Bertso Eguneko saio hauetarako txartelak salgai.

2023ko Bertso Eguna, Azpeitian