Mende bat iruditan

 

(H)ARI NAIZELA: 1989tik gaur egunera arteko Bertso Egunak aletu ditugu

1989tik gaur egunera arteko Bertso Egunak aletu ditugu – Tolosaldeko Ataritik., Imanol Artola ‘Felix’en eskutik 2023ko Bertso Egunaren biharamunetan gaude, eta historikoki Donostian ospatu izan den egun horretan eskualdeko bertsolarien zenbait bertsoaldi entzun ditugu.     1989ko Bertsolari Egunean eskualdeko bi bertsolarik elkarrekin osatu zuten ofizio bat, Anjel Mari Peñagarikanok eta Millan Telleriak, hain zuzen. Millan

Ospatu da Bertso Eguna Azpeitian

Ospatu da Bertso Eguna Azpeitian – Pandemia osteko murrizketarik gabeko lehen Bertso Egunean Azpeitiko kaleak, tabernak eta elkarteak hartu ziztuten bai bertsoek eta bai bertsozaleek.     Bertso poteoarekin eman zitzaion hasiera egunari, eta jarraian herriko bost elkartetan egin ziren formatu desberdinetako bost bertso bazkari. Hiru libreko saio, bat gaiekin eta bestea musikatua izan ziren.

2023ko Bertso Eguna, Azpeitian

2023ko Bertso Eguna, Azpeitian – Urtarrilaren 28an izango da, eta egun egun osoko egitaraua antolatu du Bertsozale Elkarteak.       2018tik urtero aldatu da lekuz Bertso Eguna, eta aurtengoa Azpeitian ospatuko da, Azpeitiko Udalaren eta herriko hainbat elkarteren laguntzaz. Egun osoko planaz gozatzeko parada izango da bertan: 11:30ean elkartu eta kalez kaleko poteoa egingo da,

Bertso Eguna martxoaren 26an Izpuran

Bertso Eguna martxoaren 26an Izpuran – Bertso Eguna ospatzeaz gain Bertsozale Elkarteak bere Batzar Nagusia ospatuko du.     Martxoaren 18ko 12:00ak bitarte eman ahal izango da izena Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusian parte hartzeko. Horretarako izen-emate orria bete beharko da. Batzarra ez da online eskainiko. Izpurako (Baxenabarre) Faustin Bentaberri Gelan egingo da bilkura martxoaren 26an,

Bigarren Bertso Eguna Getarian egingo da martxoaren 27an

Bertso Eguna Getarian – Ixone Aranak ARGIAn.   Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi arituko dira bertsotan eta sarrerak presentzialak eta birtualak salgai jarri dituzte. Bertso plaza indartzeko Bertsozale Elkartea egiten ari den apustuaren parte dira aurten antolatu dituen hiru Bertso Egunak.     Getariako Cristobal Balenciaga Museoan egingo da Bertso Eguna martxoaren 27an,