Peru Abarrategi

Peru Abarrategi

Agur bat merezi duenari

2024-09-11

Pasa den urteko abuztuak gure aita eraman zuen, berriro ez itzultzeko asmoz gainera. Urte bat joan zaigu jadanik ordutik eta bidezkoa iruditzen zait hilabete honetako nire aletxoa berari eskaintzea, era batera edo bestera bera delako nik gaur aldizkari honetan gogoeta bat idazteko daukadan arduraren errudun nagusia.

Udari

2024-08-26

Azken urteetan ez dut feeling egokirik bilatzen nire udako oporrekin. Nahiko luzeak dira beste askorenekin alderatuta, luzeak direla ez esatearren, bi hilabete ingurukoak. Urteko beste hainbat hilabetetan egiten dudan lanean eroso sentitzen naizen arren, nik ere nahiago ditut jaiegunak eta oporraldiak, bata bestearen atzetik kateatzen diren aste luze eta nekagarri horiek baino. Aspalditik darabilt buruan ordea, oporrak nahi adina gozatzen ez ditudanaren ideia hori eta badirudi hortik nola atera asmatu orduko, aurtengo udako oporrak ere amaitu egingo zaizkidala.

Urteko egunik zoriontsuenak

2024-07-16

Urteko egunik zoriontsuenak - Irakasle oporrak estreinatzeko urtero egiten didaten oparia ederra izan da, pena iraupen laburreko oparia izan dela aurten ere. Gurean, Aramaion, Nafarroako hiriburuko San Ferminekin batera ospatu [...]

Oporrei begira

2024-06-04

Oporrei begira - Doinua: Frantses euskaldun bat etorri zait [audio mp3="https://www.bertsolari.eus/wp-content/uploads/2024/06/liburuki3_1445a.mp3"][/audio]   [caption id="attachment_58386" align="aligncenter" width="1280"] Arg: Stevebidmead[/caption]   Irakaslea izan nahi nuen baita lortu ere tira Gela barruan pasa [...]

Berriz zapalduko dut bertso eskola

2024-05-08

Ez dakit bertsolari guztioi gertatzen zaigun edo ez, niri gertatzen zait. Amaitu zen abestea tokatu zitzaidan txapelketa eta nik oporrak nahi nituen, lanean hilabeteak eta hilabeteak jarraian egiten dituenak bezala, oporrak nahi nituen. Eskertzen dut horrelakoetan lagun talde ez oso bertsozalea izatea, ez dut urrutiegi joan beharrik bertsolaritza mundutik ihes egiteko, Aramaion bertan egin dezaket reset delakoa betiko lagunen artean. Baina bueno, garrantzitsuena, aste honetan berriz ere zapaldu dut bertso eskola.