Martxan da Uztabarritze bertso zirkuituaren IV. edizioa

Uztabarritze –

Uztabarritze

Iragan apirilaren 13an abiatu zen Durangaldea Uztabarritzen bertso zirkuituaren IV. edizioa. Elorrion izan zan lehen saioa: Aroa Arrizubieta, Bittor Salterain, Txaber Altube eta Xabat Galletebeitia aritu ziren Elorrioko Gaztetxean. Durangaldeko Bertso Eskola da antolatzailea Bertso eskolako bertsolari eta gai-jartzaileen plazaratzea bultzatzea da ekimen honen helburua, baita bertsolaritza Durangaldeko herri guztietara hedatzea ere.

Sei herritan izango dira saioak. Durangaldeko 17 bertsolari eta zazpi bertsolari gonbidatu arituko dira. Gai-jartzaileak ere Durangaldekoak izango dira. Ermuan, Atxondoko Arrazolan eta Izurtzan, lehenengoz arituko dira aurten. Janire Arrizabalaga, Amets Arzallus, Gorka Lazkano eta Igor Galarza arituko ziren Otxandion egin zen saioan. Izurtzan, Oihana Iguaran, Bittor Altube, Eneko Abasolo “Abarkas” eta Unai Iturriaga arituko dira. Ermuan, Irune Basagoiti, Aitor Bizkarra, Araitz Katarain eta Andoni Egaña. Arrazolan, Iruri Altzerreka, Erika Lagoma, Ander Elorriaga eta Julio Soto entzun ahal izango dira eta Zaldibarren, Ixone Asategi, Onintza Enbeita, Gorka Pagonabarraga eta Igor Elortza. Saio guztiak doakoak izango dira eta arratsaldez.

Uztabarritze