2024ko Bertso Eguneko sarrerak eskuragarri

2024ko Bertso Eguneko sarrerak eskuragarri –

Urtarrilaren 27an egingo da, eta sarrerak salgai jarri ditu Bertsozale Elkarteak.
 

Gainean da urte berria, eta harekin batera iritsiko da bertsozaleen urteko lehen hitzordu nagusienetako bat: Bertso Eguna. Azken urteotan egindako bideari jarraituz, lurraldez aldatu eta Gernika-Lumon hartuko du lur.

Urtarrilaren 27an izango da hitzordua, eta egun osoko plana antolatu da. 

  • 10:30ean dute bertsozaleek hitzordua Muxikan, Ariatzan. Bertakoa da Garriko bertso-eskola, aitzindarietako bat bertsotarako elkargune izateari dagokionez.
  • Ondoren, 12:00etan, Astra aurrean elkartuko dira zaleak eta lurralde ezberdinetako bertso-eskolak ariko dira tabernaz taberna ibilbidea osatuz.
  • 15:00etan bazkaria eskainiko da Astran eta 17:30ean hasiko da eguneko bertso jaialdia: Amets ArzallusEtxahun LekueMaialen Lujanbio eta Saioa Alkaiza izango dira bertsotan. 35 euroren truke lortu daitezke bazkarirako eta jaialdirako, bietarako balio duten sarrerak bertsosarrerak.eus atarian. Ondoren, gauean ere izango da festa jarraitzeko aukerarik, baina tarte honetako ekimenak zehazteke daude oraindik.

2024ko Bertso Eguneko sarrerak eskuragarri

2024ko Bertso Eguneko sarrerak eskuragarri