2026ko Arabako Bertsolari Txapelketan izena emateko epea ireki dute
2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa –
Izena emateko epea ekainaren 9an amaituko da. Sailkapen fasea udazkenean jokatuko da. Bi urtetan behin jokatzen den txapelketa hau 2026ko urtarrilean hasiko da, eta martxoaren 28an amaitu, Gasteizen.
2024ko txapelketako finalera sailkatu ez ziren bertsolari guztiek sailkapen fasean parte hartu beharko dute, urriaren erdialdetik azaroaren erdialdera bitartean antolatutako saioetan. Saio kopurua izena ematen duen jendearen araberakoa izango da. Azken edizioko finalistak zuzenean sailkatuko dira txapelketara, haiek hala nahi izanez gero, bederen.
Baldintzetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide izatea da, eta 2026an 16 urte konplitzea.
Izena emateko araba.sustapena@bertsozale.eus helbidera edota 675 707 971 telefonora mezu bat bidali behar da izena emateko asmoa adieraziz.