Abian da Bertsolari aldizkariaren III. Bertso Idatzi Lehiaketa

Abian da Bertsolari aldizkariaren III. Bertso Idatzi Lehiaketa –

2021ean antolatu genuen aldizkari honetako lehen bertso idatzi lehiaketa, gure 30. urtebetetzearen harira, eta eskuartean hirugarren edizioa hartuta gatoz aurtengoan. Honakoak izango dira ezaugarriak:

  • Hiru bertso, librean.
  • Zehaztu doinua.
  • Urriak 23ko goizeko 08:00ak baino lehen bidali beharko dira administrazioa@bertsolari.eus helbidera
  • Bertsoak bidaltzerakoan zehaztu izen-abizenak, herria, helbidea eta adina.
  • Bi adin kategori ezberdinduko dira: bata hamalau urte arte (hamalau barne), eta bestea hamalautik aurrerakoak

 

Abian da Bertsolari aldizkariaren III. Bertso Idatzi Lehiaketa

 

EPAIMAHAIA

  • Iñaki Murua 
  • Ekaitz Goikoetxea
  • Eli Pagola

 

SARIAK

Gaztetxoak

  • Lehen saria: Gela Urdina scaperoom-erako lau sarrera (Zarautz)
  • Bigarren saria: Iztueta esnekien sorta 

 

Helduak

  • Lehen saria: asteburu bat Aritzaleku kanpineko bungalou batean. 
  • Bigarren saria: Elkano scaperoom-erako bi sarrera eta bi lagunentzako bazkaria Itziarko Hostalean.

 

Partehartzaile guztiei Imanol Lazkanoren “Aho bizarrik gabe” liburua oparituko dizuegu!

Irabazleen bertsoak neguko alean argitaratuko dira. 

 

Ea, idaztera! Zorte on!

Abian da Bertsolari aldizkariaren III. Bertso Idatzi Lehiaketa