Abian da Bertsolari aldizkariaren V. Bertso Idatzi Lehiaketa

Bertsolari aldizkariaren V Bertso Idatzi Lehiaketa –

2021ean antolatu genuen aldizkari honetako lehen bertso idatzi lehiaketa, gure 30. urtebetetzearen harira, eta eskuartean bosgarren edizioa hartuta gatoz aurtengoan. Honakoak izango dira ezaugarriak:

  • Hiru bertso, librean.
  • Zehaztu doinua.
  • Maiatzaren 19ko goizeko 08:00ak baino lehen bidali beharko dira administrazioa@bertsolari.eus helbidera
  • Bertsoak bidaltzerakoan zehaztu izen-abizenak, herria, helbidea eta adina.
  • Bi adin kategori ezberdinduko dira: bata hamalau urte arte (hamalau barne), eta bestea hamalautik aurrerakoak

 

EPAIMAHAIA

 

SARIAK

Gaztetxoak

  • Lehen saria: Gela Urdina scaperoom-erako lau sarrera (Zarautz)
  • Bigarren saria: Iztueta esnekien sorta 

Helduak

  • Lehen saria: asteburu bat Aritzaleku kanpineko bungalou batean. 
  • Bigarren saria: Elkano scaperoom-erako bi sarrera eta bi lagunentzako bazkaria TxikiPolit jatetxean.

 

Partehartzaile guztiei BIDEA DA BORROKA (Beñat eta Unai Gaztelumendi, 2021) komikiaren ale bat oparituko dizuegu! Opari bikaina, are gehiago aurten komiki honen bigarren alea aterako dugula kontuan izanda.

Irabazleen bertsoak udako alean argitaratuko dira. 

Animo eta zorte on!

Bertsolari aldizkariaren V Bertso Idatzi Lehiaketa

Bertsolari aldizkariaren V Bertso Idatzi Lehiaketa