"Ahots Baten" ekimena ospatuko da abenduan

“Ahots Baten” ekimena ospatuko da abenduan –

Abenduaren 28an eta 29an ospatuko da Ahots Baten egonaldia. Bi saiotan egingo dute aurten ekimena, Azpeitiko Dinamoa sormen gunean. Izen-ematea abenduaren 9ra arte luzatuko da.

Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta kontalaritza edota literaturarekin  esperimentatzeko gunea izango da Ahots Baten, eta 15 eta 22 urte bitartekoei zuzenduko zaie.

Lehen egunean literatura eta bertsoa landuko dira, Iratxe Retolaza literatura adituaren eskutik; arratsaldean Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal bertsolariek egingo dute haien ekarpena. Bigarren egunean, Xanti Agirrezabala aktoreak eta Mursego kantariak hartuko dute parte, eta amaitzeko Agirrezabalak Satiro bere bakarkako antzezlana eskainiko du.

Datu guztiak hemen ikusi daitezke.

"Ahots Baten" ekimena ospatuko da abenduan

“Ahots Baten” ekimena ospatuko da abenduan