Amaia Agirrek Larraldea bertsopaper lehiaketako hiru sariak irabazi ditu

Amaia Agirrek Larraldea bertsopaper lehiaketako hiru sariak irabazi ditu –

Amaia Agirrek Larraldea bertsopaper lehiaketako hiru sariak irabazi dituSenpereko Larraldea bertsopaper lehiaketa elkarrekin antolatu dute Bertsularien Lagunak eta Lapurdi 1609 elkarteek. Odei Barroso, Panpi Etxegoin, Lierni Elortza eta Jokin Arregi aritu dira epaile lanetan. Adierazi dutenaren arabera, «guztira 51 lan aurkeztu dira lehiaketarat; horietatik 20 helduen mailan, eta 31 gazte eta gaztetxoen mailan. Maila eta kalitate handiko sortak aurkeztu dira Larraldea sariaren lehen edizioan. Landutako gaien aniztasuna eta aberastasuna ere azpimarratzekoa da, hala nola sortetan aurki daitezkeen euskalki eta hizkuntza erabilera forma ezberdinak». 

Xumai Murua, Bertsozale Elkarteko kidea, txundituta zegoen Euskal Herriko bazter guztietako jendeak bidali dituelako bere lanak. «Gazteetan, pertsu egile gehienek bertsolaritzan hartzen dute ikastoletan, helduen artean aldiz ez. Ohartu naiz bertsolaritza aski hedatua zen eta oraino aski herrikoia».

Helduen mailan, lehenbiziko hiru sariak Amaia Agirrek irabazi ditu: Eutanasiari baiGure ADN eta Amari bertso-sortak aurkeztu zituen billabonarrak. Sari berezia Urruñako Xumai Muruarentzat izan da, Senpereko buruxkak lana aurkeztuta.

Gazte eta gaztetxoen mailan, lehen saria Aner Euzkitze zarauztarrarentzat izan da, Jolastu nahi dut baina… bertso sortarekin; bigarrena Izurako Elixabet Etxandi Goienetxek eraman du, Errutinaren bezero izeneko sorkuntzarekin, eta hirugarrena Hazparneko Irantzu Idoate Funosas-ek, Lorentxari gutuna lanarekin.

Amaia Agirrek Larraldea bertsopaper lehiaketako hiru sariak irabazi ditu

Argazkiak: Erran
Amaia Agirrek Larraldea bertsopaper lehiaketako hiru sariak irabazi ditu