Ane Labakak "Hezur berriak" bertso saio literarioa eskainiko du Arrasaten

Ane Labakak “Hezur berriak” bertso saio literarioa eskainiko du Arrasaten –

Mondraberri atariak jakitera eman duenez, Emakume Txokoak antolatu du amatasunaren inguruko saio musikatua, urriaren 23rako, eta JAMEko auditorioan egingo da. Ane Labaka Mayozekin batera, Ines Osinaga Urizar, Amaia Agirre Arrastoa, Onintza Enbeita Maguregi eta Jone Uria Albizurik jardungo dute.

Ane Labakak "Hezur berriak" bertso saio literarioa eskainiko du Arrasaten

Emanaldia Juan de Arzamendi Musika Etxeko (JAMEko) Auditorioan, urriaren 23an, 19:00etan.

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak Hezur berriak (Susa, 2025) poesia liburua plazaratu du aurten. Bertan, ama izan aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.

Emakume Txokoak antolatuta, Urriaren 23an, liburuaren aurkezpen saio berezia egingo du Arrasaten, Amaia Agirre, Onintza Enbeita eta Jone Uria bertsolarien eta Ines Osinaga musikariaren laguntzarekin.

Saioan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira.

Hezur berriak poema liburua haurdunaldian zehar eta erdiondoko lehen hilabeteetan idatzitako testu txatalekin dago osatuta eta amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu.

Ane Labakaren liburua abiapuntu, eta egilearen hitzetan, saioak, beraz, aukera bat izan nahi du ama diren bertsolariekin batera hori dena oholtza gainera eramateko.

Saio ederra eskainiko digute, elkarrekin, poesia, bertsoak eta musika baliatuz, amatasunen bizipenak eta ertzak guztiokin partekatzeko.

Parte-hartzaileak:

Testuekin eta gaiekin: Ane Labaka Mayoz
Musikan: Ines Osinaga Urizar
Kantuan: Amaia Agirre Arrastoa, Onintza Enbeita Maguregi eta Jone Uria Albizuri

Emanaldia Juan de Arzamendi Musika Etxeko (JAMEko) Auditorioan, urriaren 23an, 19:00etan.

Ane Labakak "Hezur berriak" bertso saio literarioa eskainiko du Arrasaten

Ane Labakak “Hezur berriak” bertso saio literarioa eskainiko du Arrasaten