Anjel Martikorena bertsolaria hil da

Anjel Martikorena bertsolaria hil da –

Anjel Martikorena bertsolaria hil daAnjel Martikorena Basaburuan kokatzen den Igoa herrian jaio zen 1943ko martxoaren 1ean, eta iragan uztailaren 21ean hil zen, sorterrian. Nafarroako Bertsozale Elkarteak adierazi duenez, “bere garaiko gehienak bezala etxeko giroan bertsozaletu zen. Gero, lagunartean trebatu zen jendaurrerako urratsa ematea erabaki zuen artean. Oñatin kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean, 1967an, bertan egiten zen sariketa batean. 1983an hasita, hamarkada horretan 1991era arte jokatu ziren Nafarroako Txapelketa guztietan hartu zuen parte, eta baita 1986ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian ere. Garaiko bertsolari nafarrak izan zituen kantukide ohikoenak (Bautista eta Xalbador Madariaga, Joxe Miel eta Joxe Fermin Argiñarena, Josetxo Jantzi, Txomin Amorena, …), baina kantatu zuen Joxe Joakin Mitxelena, Lazkao Txiki eta Uztapiderekin ere, esate baterako. Garraiolaria izanagatik, bertsoa ere izan du 82 urte hauetan zehar bidaide”.

Xabier Euzkitzek Nikolas Segurolari buruz idatzitako artikuluan aipatu zuen Anjel: “Arantzazura heldu baino lehen, baina ordurako frantziskotarren hegalpean, Zarautzen ezagutu zuen lehen bertsokidea, dozena bat urte zituela. Anjel Martikorena igoarra, gizon motz gorri bat, gerora Nafarroako txapelketetan-eta aritua. Behin Getariara ibilaldia antolatu omen zuten. Nikolas ez zen joan, eta asmatu. Egundoko zaparrada egin omen zien joan zirenei. Puntutan eraso omen zion.

Nikolas 

Getarira joan haiz  

eta dena busti 

 

Anjel 

hi siestan egon haiz 

abarka ta guzti 

 

Bertso osoaz ez zen oroitzen, baina hirurogeitaka urtez gorde zuen erantzun hori gogoan. Ondoren Arantzazun jarraitu zuten zaletasuna lantzen. Gehienbat puntutan aritzen omen ziren elkarrekin, baita puntua jarrita erantzuten eta elkarri lau oinak emanda ere. Behin lau oin hauek eman bide zizkion Nikolasek Anjeli: otsua, atsua, zorritsua, putzua. Eta igoarrak:

 

Nikolas baldin ezkondu balitz

ta hartu balu atsua,

Matxinbentako mendi artean

hau izango zan otsua.

Lan gutxi eginda haziko zuan

familia zorritsua

ta garbitzeko beharko zuan

mila litroko putzua.”

 

Gaitzeko algarak egiten zituen Segurolak bertso hori gogoratutako bakoitzean”.

Doluminak senide eta lagunei.

Anjel Martikorena bertsolaria hil da  Anjel Martikorena bertsolaria hil da