Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute

Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute –

Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute

Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean aurkeztu zuen atzo Arabako Bertsozale Elkarteak 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa.  

Hasteko 1982an jokatu zela lehen Arabako Bertsolari Txapelketari egin diote gorazarre. Urte guzti hauetan zehar Arabako bertsogintzak egin duen bidea azaldu da eta txapelketek  egindako geldiuneak aipatu dira: 1982an Arabako Bertsolari Txapelketa, 1990ean Prudentzio Deuna sariketa, 2012an Arabako Bertso Kuadrilla artekoa, 2021an Arabako Binakako bertsolari Txapelketa… 

Egoitz Iradier Elkarteko sustapen arduradunak eta Uxue Diaz de Cerio sustapen eragileak eman dituzte azalpenak. 

Lehen saioa Oiongo Bazterran jokatuko da, otsailaren 7an, eta martxoaren 28an bukatuko da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Almudena Cid aretoan. Hiru saio lehen fasean, 2 finalaurreko eta finala. Lehen faseko saioak Oionen, Laudion eta Izarran; finalaurrekoak Dulantzin eta Aramaion; eta finala, Gasteizen. 

Arabako 18 bertsolarik parte hartuko dute: aurreko edizioko finalean kantatu eta izena eman duten 4 finalistek gehi 2025eko udazkeneko sailkapen fasean saio bakoitzeko irabazleak eta puntuazioaren arabera lehenengo 14ak. 18  arituko dira lehen fasean, 12 bertsolari finalaurrekoetan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Lehen fasea eta finalaurrekoak eta finala aretoetan, 5 saio eta finala.

Txapelketan Arabako 9 epaile arituko dira, 11 gai jartzailek taldean gaiak sortuko dituzte eta euretako 5 izango dira saioak eta finala aurkeztuko dutenak.

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean jarriko dira eskuragarri urtarrilaren 22tik aurrera. 

Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu dute