Arabako Bideo-kopla Lehiaketako finala, osorik

Arabako Bideo-kopla Lehiaketako finala, osorik –

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, Gasteizeko Salburua gizarte etxeko aretoan izan ziren kantuan Oihana Iguaran, Unai Anda, Oihane Perea, Aroa Arrizubieta eta Irati Anda, Arabako Bideo-kopla Lehiaketaren IV. edizioari amaiera emanez.. Uxue Diaz de Zerio aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta Nahiara Eizagirre eta Aintzira Gorosabel musikariak jardun ziren oholtzan.

Azken asteetan “Bertso Olinpiadak” gaiaren inguruan sortutako bideo guztiak ikusgai dira ALEA.eus webguneko atal berezian. Hedabide arabarrak jakinarazi duenez Araba osoko 2.000 umek baino gehiagok hartu dute parte aurtengo bideo kopla lehiaketan, eta, orotara, 107 bideo-kopla aurkeztu dituzte 

 

 
Arabako Bideo-kopla Lehiaketako finala, osorik