Arabako finalean abestuko duten bertsolariak zein izango diren erabaki da

Arabako finalean abestuko duten bertsolariak zein izango diren erabaki da –

Iragan asteburuko finalerdiak jokatu ondoren badakigu zein izango diren ekainaren 11n jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketako finalean oholtzara igoko diren sei bertsolariak.

 

Arabako finalean abestuko duten bertsolariak zein izango diren erabaki da

 

Araian Oihane Perea gailendu zen. Bertsolariek 14na bertso puntuagarri kantatu zituzten, eta Perea izan zen puntu gehien bildu zituena:

  • Oihane Perea: 354 puntu
  • Unai Anda: 341 puntu
  • Maddi Agirre Epelde: 331 puntu
  • Asier Otamendi Alkorta: 329 puntu
  • Andere Arriolabengoa: 323,5 puntu
  • Felipe Zelaieta: 318,5 puntu

 

Eli Plazaola Zubizarreta aritu zen gai-jartzaile lanetan, eta epaimahaia honako lagunek osatu zuten: Fernando Sopelana, Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier eta Aitor Jimenez.

 

Arabako finalean abestuko duten bertsolariak zein izango diren erabaki da

 

Izarrako finalerdian, bestalde, Manex Agirre izan zen irabazlea. Olatz Santocildes Martinez izan zen Izarrako aurkezlea, eta epaimahaia Araiako epaile berberek osatu zuten. Honakoak izan ziren puntuazioak:

 

  • Manex Agirre: 368,5 puntu
  • Peru Abarrategi: 664 puntu
  • Xabi Igoa: 359 puntu
  • Iñaki Viñaspre: 358,5 puntu
  • Paula Amilburu: 354,5 puntu
  • Rikardo Gonzalez de Durana: 329 puntu

 

Saio honek itxi zuen finaleko sailkapena. Finala, ekainaren 11n izango da Europa Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu auditorioan, arratsaldeko 17:30ean (informazioa gehiago hemen). Sei lagun hauek izango dira plazan:

 

  • Iñaki Viñaspre Simon
  • Manex Agirre Arriolabengoa
  • Oihane Perea Perez de Mendiola
  • Paula Amilburu Izargarai
  • Peru Abarrategi Sarrionaindia
  • Xabi Igoa Eriz

Arabako finalean abestuko duten bertsolariak zein izango diren erabaki da

 

Aurkezleak Aintzane Irazusta Arzallus eta Arantxa Sobrino Lasa izango dira, eta honako ariketak egin beharko dituzte bertsolariek:

 

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko nagusian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Bakarka, hasierako puntua emanda, bina bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso seiko motzean.
  • Bakarka, gaiari bina bertso doinu eta neurri librean.
  • Buruz burukoa: 6 bertso puntuagarri
  • Binaka, gaia emanda,  hiruna bertso Iparragirre abila dela doinuan (AABBAA)
  • Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.

 

Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean daude eskuragarri. Antolakuntzak sarrerak webgunetik aurrretiaz erosteko gomendioa luzatu du. 

Arabako finalean abestuko duten bertsolariak zein izango diren erabaki da