Bertsolari aldizkariak postua jarriko du larunbat honetan ospatuko den Ziburuko Azokan

Bertsolari aldizkariak postua jarriko du larunbat honetan ospatuko den Ziburuko Azokan –

Ekainaren 4ean Baltsan kultur elkarteak eta ARGIA aldizkariak antolatutako III. Euskal Liburu eta Diskoen Azoka ospatuko da Ziburun, eta Bertsolari aldizkariak bertan parte hartuko du postua jarriz.

 

Bertsolari aldizkariak postua jarriko du larunbat honetan ospatuko den Ziburuko Azokan
ARGIArekin batera Ziburuko azoka antolatzen duen Baltsan elkarteko kideak haien elkartearen atean. Argazkia: Dani Blanco.

 

Ziburuko Azoka zer den hobeto ulertzeko, Estitxu Eizagirrek ARGIAN idatzi duen erreportajea irakur dezakezue: “Bertaratzen diren herritarrek etxeratuko dute aurtengo udarako irakurgai edo entzungai gustukorik, jai-giroan murgilduta: hango lagunak eta hemengo ezagunak agurtu; idazle, marrazkilari edo musikariren bati bere lana sinatzeko aitzakian zerbait galdetu; eztarria freskatuz bertso-komiki emanaldia gozatu; idazleen mahai-ingurua eta hitzaldiak belarri zorrotzez aditu… Hori guztia euskara hutsean, XVII. mendean euskal literatur pizkundeko idazle izan zen Joanes Etxeberriren herrian. Ziburu idazle belaunaldien zubi ere izango da aurten, Janbattit Dirassar omenduz eta zaildutako idazle hau Amaiur Epher gaztearekin buruz buru literaturaz elkarrizketan jarriz”.

Bertsolari aldizkariko postuan etxe honetako material ugari eskainiko dugu:

  • Komikiak:
    • NORK eta NORI (Patxi Gallegoren marrazkiak eta Xabi Payaren gidoia)
    • Arditutakoak (Mikel Begoñaren gidoia eta Adur Larrearen marrazkiak)
    • Bidea da Borroka (Unai Gaztelumendiren marrazkiak eta Beñat Gaztelumendiren gidoia)
  • Liburuak: 
    • Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak. Joxerra Garzia, Jon Sarasua eta Andoni Egaña
    • Gogoan dauzkadanak. Jose Luis Gorrotxategi
    • Inprobisazioa munduan. Hainbat egile.
    • Aho bizarrik gabe. Imanol Lazkano
    • Bertsolaritzaz bi saio. Joseba Zulaika
    • Agur sagar beltzaran. Xabier Amuriza
    • Jon Lopategi, Bertsozko mezularia. Luis Baraiazarra
    • Joxe Agirre, Mozketaren maisua. Joxean Agirre eta Jexux Murua
    • Enaz banaz. Xabier Amuriza
    • Biziaren azala. Xanti Iparragirre.
  • Aldizkari ugari
  • Eta noski, harpidetzeko aukera ere.

37 argitaletxe izango gara presente ekitaldian, eta postuez gain kontzertuak edo umore bakarrizketak antolatu dira. Bederatzi idazlek haien lanak aurkeztuko dituzte egunean zehar.

Hurbildu Ziburura, eta gozatu egun berezi eta zoragarri batez.

 

Bertsolari aldizkariak postua jarriko du larunbat honetan ospatuko den Ziburuko Azokan

 

Bertsolari aldizkariak postua jarriko du larunbat honetan ospatuko den Ziburuko Azokan

 

Bertsolari aldizkariak postua jarriko du larunbat honetan ospatuko den Ziburuko Azokan

 

Bertsolari aldizkariak postua jarriko du larunbat honetan ospatuko den Ziburuko Azokan