Argi Berri bertso saria ikusgai

26. Argi Berri Saria jokatu zen duela bi aste Ordizian. Bittor Altube eta Aitor Ugarte pasa ziren larunbat honetan ospatuko den Gabiriko finalera. Entzuleen saria ere Altubek irabazi zuen. Aner Peritz, Maddi Aiestaran, Aitor Tatiegi, Eki Mateorena, Bittor Altube eta Aitor Ugarte ariko dira kantuan apirilaren 6an Gabiriako Osinalde elkartean.

Argi Berri bertso saria ikusgai –

Argi Berri bertso saria ikusgai
Arg: Goierriko Hitza

52. Osinalde sariko hirugarren eta azken kanporaketa zen honakoa, eta Bittor Altube abadiñarra eta Aitor Ugarte aramaioarra gailendu ziren. Entzuleen saria ere Bittor Altuberentzat izan zen, eta Patxi Arrospide Argi Berri Elkarteko presidentearen eskutik jaso zuen Anton Mendizabal eskultoreak egindako Txikia oroigarria.

Bertsolari guztiek Lazkao Txikiren pasadizoak jasotzen dituen Irriz eta malkoz-en bi liburuak jaso zituzten presidentearen eskutik. Aurkezle lanak Igor Egurenek egin zituen, eta Iker eta Ekhi Irribarria anaia trikitilariek alaitu zuten giroa. Epaileak Maite Sukia, Martin Aramendi eta Mikel Urteaga izan ziren.

Saioaren aurretik 45 bat lagun elkartu ziren afaltzeko, eta ondoren beste 20 bat lagun inguratu ziren saioa entzutera.

Goierri Telebistak saioa grabatu zuen, honatx ikusgai.

Argi Berri bertso saria ikusgai