Aroa Arrizubieta izan da garaile Oionen

Aroa Arrizubieta izan da garaile Oionen –

Aroa Arrizubieta izan da garaile Oionen

Larunbatean abiatu zen 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa Oiongo Bazterra aretoan. 18 bertsolarik hartuko dute parte leihaketan, eta lehen fase honetan, 13na bertso puntuagarri abestu beharko ditu bertsolari bakoitzak saioko. Honatx Oionen egin zituzten ariketak:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian.
  • Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
  • Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.

Ariketa puntuagarriak amaituta, honakoa izan zen puntuazioa:

  • Aroa Arrizubieta: 269 puntu
  • Martin Abarrategi : 256 puntu
  • Iñaki Viñaspre: 249 puntu
  • Sabin Abarrategi: 243,5 puntu
  • Unai Anda : 238,5 puntu
  • Felipe Zelaieta: 222,5 puntu

Eli Plazaola Zubizarreta izan zen Oiongo aurkezlea. Epaimahaia honako lagunek osatu zuten: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Fernando Sopelana Alonso eta Iker Elexpuru Lete. Endika Jimenez Enbeita aritu zen idazkari lanetan.

Aroa Arrizubieta izan da garaile Oionen