Baigorrin abiatuko da irailaren 23an Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Baigorrin abiatuko da irailaren 23an Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Adi geunden bertsozaleak, eta Bertsozale Elkarteak eman du berria: irailaren 23an abiatuko da Baigorrin Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017. 14 saio izango ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta abenduaren 17an amaituko da BECen. Irailaren 12an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan emango dira xehetasun guztiak. 

Baigorrin abiatuko da irailaren 23an Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017

Lau urteko zikloa beteta, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioa irailaren 23an hasiko da Baigorrin eta abenduaren 17an amaituko da, BECen jokatuko den finalarekin. Aurreko edizioan bezala, 14 saio izango ditu aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiak.

Azken bi urteotan egin diren herrialdeetako txapelketetan eskuratu dute bertsolariek Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera. Horiez gain, orain dela lau urteko finalistek zuzenean lortua zuten txartela.  43 bertsolarik eman dute izena Txapelketan:

  • Agin Laburu
  • Aimar Karrika
  • Aitor Mendiluze
  • Aitor Sarriegi
  • Alaia Martin
  • Amets Arzallus
  • Ander Lizarralde
  • Ander Fuentes “Itturri”
  • Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”
  • Asier Otamendi
  • Beñat Gaztelumendi
  • Beñat Iguaran
  • Beñat Lizaso
  • Beñat Ugartetxea
  • Eneko Abasolo “Abarkas”
  • Eneko Lazkoz
  • Etxahun Lekue
  • Felix Zubia
  • Ibon Ajuriagojeaskoa
  • Igor Elortza
  • Iñaki Apalategi
  • Jon Maia
  • Jon Martin
  • Jone Uria
  • Julio Soto
  • Maddalen Arzallus
  • Maialen Lujanbio
  • Mikel Artola
  • Miren Amuriza
  • Miren Artetxe
  • Nahikari Gabilondo
  • Nerea Elustondo
  • Nerea Ibarzabal
  • Odei Barroso
  • Oihana Bartra
  • Oihana Iguaran
  • Oihane Perea
  • Onintza Enbeita
  • Sustrai Colina
  • Unai Agirre
  • Unai Gaztelumendi
  • Xabat Galletebeitia
  • Xabi Maia 

Bertsozale Elkartea duela urtebete pasa hasi zen Bertsolari Txapelketa Nagusia diseinatzen eta prestaketa lanetan. Irailaren 12an egingo da aurkezpen ofiziala eta bertan Txapelketaren gaineko xehetasun guztiak emango dira. Irailaren 20an, berriz, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurkezpen festa egingo da.

FINALISTEN KRONIKAK

Baigorrin abiatuko da irailaren 23an Bertsolari Txapelketa Nagusia 2017