Baigorrin berrabiatuko da Xilaba bihar
Baigorrin berrabiatuko da Xilaba bihar –

Bihar, larunbata, jokatuko da txapelketaren lehen final aurrekoa Baigorriko Plazako Xoko gelan. Sei lagun hauek izango dira oholtzan:
-
- Elixabet Etxandi Goihenetxe
-
- Haira Aizpurua Ibargarai
-
- Maddalen Arzallus Antia
-
- Miren Artetxe Sarasola
-
- Mizel Mateo Sallaberry
-
- Nahia Sasco Etxeberri
Gai emailea Joana Itzaina Malharin izanen da. Epaimahaia honako lagunek osatuko dute: Abel Zabala Elizazu, Maialen Berra Zubieta, Iban Thicoipe, Jon Garmendia Martinez “Txuriya”, Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire.
Baigorrin puntu gehien eskuratzen dituenak zuzenean lortuko du Donibane Lohitzuneko finalean abesteko txartela, urtarrilaren 31ean. Gainontzekoak Bardozeko saioaren puntuazioaren zain egon beharko dira.
Baigorriko ikastolako komunitateak jana eta edana eskainiko die bertaratutakoei. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragarri.

