Bardoak kantuz berriz ere Nafarroan

Bardoak kantuz berriz ere Nafarroan –

Badatoz Bardoak, Nafarroako taldekako bertso ekimena. Laugarren edizioa izango da 2018koa. Otsailaren 2an hasiko da Beran eta martxoaren 24an Lekunberrin jokatuko da finala. 23 saio antolatu dira tartean. Bertso-eskolak eta bertsolari gazteen sarea indartzeko sortu zen proiektua, bertsolari eta bertsozaleen harrobia indartzeko. 

Nafarroako Bertsozale Elkarteak eman ditu ekimenaren inguruko zehaztasunak: “Hamasei talde parte hartzaileak bost multzotan egongo dira banatuta. Hala, talde bakoitzak bere multzoko bi talderekin egingo ditu saioak, bat “etxean” eta bestea “kanpoan”. Bigarren fasera multzo bakoitzeko talde bana eta F multzoko bi talde pasako dira, guztira sei talde. Bigarren fasean joan-etorriko saioak antolatuko dituzte taldeek, eta hiru sailkatuko dira finalera. Finala salbu, saioak elkarte girokoak izango dira, hurbilak, gozoak eta berritzaileak. Kasu gehienetan, gainera, saio horiek otorduekin osatuko dira.

Aurreko edizioetan bezala, talde lana eta auzolana izango da ekimenaren oinarria. Gutxienez bost partaide ditu talde bakoitzak: hiru bertsolari, gai-jartzaile/aurkezlea eta taldeko ordezkaria. Hortik aurrera, nahi adina kide. Taldeak halaber, eskualdekako bertso-eskolen arabera osatu dira. Hori dela eta, talde lana da bertsolariek saioetan egin beharko dutena, denen artean banatu beharko baitituzte egin beharreko ariketak. Ibilbide luzeko bertsolariak zein hasi berriak nahastuta, taldeak izango du garrantzia.

Sarean antolatutako egitasmoa izanda, taldeen artean banatuko dira txapelketako zereginak. Hala, talde bakoitzak gutxienez bi saiotan kantatzeko ardura izango du, beste multzo bateko saio baterako gaiak prestatuko ditu, eta azkenik, beste saio bat epaitzeko ardura izango du. Horiekin batera, entzuleek ere izango dute saioak epaitzeko”.

Bardoak kantuz berriz ere Nafarroan

Parte hartzaileak

 

Lehen fasea otsailaren 2tik 18ra bitarte jokatuko da, 16 saiorekin. Bigarren fasea berriz, martxoaren 2tik 11ra, 6 saio antolatuz. Eta finala, martxoaren 24an izanen da Lekunberrin.

 

Parte hartzaileak

Addams familia (Baztan-Malerreka)

Bertsolariak: Iker Gorosterrazu Elizagoien, Amaia Elizagoien Varela, Egoitz Gorosterrazu Elizagoien eta Alazne Untxalo Erregerena.

Aurkezlea: Maialen Kamino Elizagoien.

Antolatzaileak: Lierni Oteiza Migeltorena, Maialen Belarra Eneterreaga.

 

Aldatzea komeni (Leitza)

Bertsolariak: Diego Riaño Barroso, Mikel Azpiroz Hernandorena, Aitzol Eizmendi Astibia, Xabat Illarregi Marzol eta Joanes Illarregi Marzol.

Aurkezlea: Migel Mari Elosegi Irurtia.

Antolatzaileak: Ander Fuentes Mujika.

 

Amortziaren eliobak (Hendaia-Auritz-Lesaka)

Bertsolariak: Kristiñe Txoperena Iribarren, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Josu Txoperena Iribarren eta Aimar Karrika Iribarren.

Aurkezlea: Arkaitz Karrika Iribarren.

Antolatzaileak: Aimar Karrika Iribarren eta Maddi Ane Txoperena Iribarren.

 

Barakinak (Barañain)

Bertsolariak: Mintxo Astiz Goñi, Pablo Perez Indurain, Lizar Aleman Sadaba, Ander Baiano Saralegi.

Aurkezlea: Ion Erro Arbizu.

Antolatzailea: Lorea Luzea Diaz.

 

Barañetak (Barañain)

Bertsolariak: Jon Arrizibita Perez, Sahats Aleman Sadaba, Iñigo Aranguren Oroz ‘Pika’ eta Iker Mundiñano Galarza.

Aurkezlea: Maier Baiano Saralegi.

Antolatzailea: Itziar Isasi Balanzategi.

 

Ibardin: Hiru ta lau dira zazpi (Bera)

Bertsolariak: Patxi Castillo Graziarena, Aitor Elexpuru Egaña eta Julen Zelaieta Iriarte.

Aurkezleak: Ainhoa Larretxea Agirre eta Ekhine Zapiain Arlegi.

Antolatzaileak: Jokin Pinatxo Olaziregi eta Estitxu Uranga Gaston .

 

(Larraun da Araitz) Bi dozena (Larraun-Araitz)

Bertsolariak: Luis Mari Larreta Amundarain, Juan Mari Irastortza Garaño, Aitor Irastortza Arrizurieta, Joana Ziganda Olano, Arkaitz Goikoetxea Arriola, Maddi Urra eta Joxe Mugiro.

Aurkezleak: Ainhoa Iriarte Gorostegi, Kizkitza Mujika Martin, Maddi Urra Albizu eta Joxe Mugiro Sorabilla.

Antolatzaileak: Mikel Huarte Martija, Juan Kruz Martirena Sagastibeltza, Haydde Calderon Garralda, Igor Mitxaus Nieto eta Felipe Uriarte Camara.

 

Lizaharrak (Lizarra)

Bertsolariak: Ekhiotz Prieto Otxoa, Pello Etxaniz Iturbe, Ander Aranburu Arriola, Egoitz Galarza Garaialde eta Aitor Irazustabarrena Arsuaga.

Aurkezlea: Aitor Goya Escudero.

Antolatzaileak: Cesar Etxeberria Saez eta Mikel Kolomo Gurbindo.

 

Mirristi Drimtin (Iruñea)

Bertsolariak: Oskar Sanz de Acedo Pollán, Miealnjel Ortiz de Guzman Iriarte, Unai Uberetagoena Oyarzabal eta Alberto Arce Serrano.

Aurkezlea: Gustavo Ortiz de Barrón Marroquin.

Antolatzailea: Asier Saragueta Iratzoki.

 

Patioko banda (Barañain)

Bertsolariak: Mikel Lasarte Cia, Ainara Ieregi Aranburu, Sarai Robles Vitas, Enma Murillo San Martin, Ainhoa Sabuki Arenaza, Amaia Lasheras Zapata, Zuhara Zaratiegi Lopez, Idurre Villanueva del Burgo eta Beñat Astiz Isasi.

Aurkezleak: Idurre Villanueva del Burgo eta Ainhoa Sabuki Arenaza.

Antolatzailea: Sarai Robles Vitas eta Ainara Ieregi Aranburu.

 

Pirini Bardó (Pirinioak)

Bertsolariak: Ibai Carballo Ernaga, Imanol Ubau Galarza, Fernando Ziganda Urdanpileta , Aitor Zazpe Urmeneta, Karine Etxeberri Goihenetxe, Txentxo Hernandez Errea, Amaia Nuño Milagro eta Aritz Gale Albeniz.

Aurkezlea: Txentxo Hernandez Errea.

Antolatzaileak: Txentxo Hernandez Errea, Fernando Ziganda, Aritz Gale Albeniz eta Amaia Nuño Milagro.

 

Sakana Zirt (Sakana)

Bertsolariak: Idoia Granizo Uribarrena, Eneko Lazkoz Martinez eta Unai Artieda Estanga.

Aurkezlea: Jon Arratibel Irurtzun

 

Sakana Zart (Sakana)

Bertsolariak: Joxema Leitza Razkin, Joseba Andoni Beltza Bengoetxea, Ekain Alegre Gil eta Saats Karasatorre Martinez.

Aurkezlea: Jon Arratibel Irurtzun.

Antolatzailea: Joseba Andoni Beltza

 

Topa bardo kopa! (Iruñea)

Bertsolariak: Saioa Alkaiza Guallar, Irati Majuelo Itoiz eta Ander Perez Argote.

Aurkezlea: Eider Madina.

Antolatzaileak: Garazi Robles Vitas, Ana Bengoetxea Irigoien eta Haizea Beruete Lopetegi.

 

Unibertsolariak (Lesaka)

Bertsolariak: Eneko Fernandez Maritxalar, Iban Garro Alzuri, Josu Sanjurjo Alzuri eta Jon Silveira Etxeberria.

Aurkezleak: Maddalen Arozena Fresneda eta Iratxe Muxika Karrion

Antolatzaileak: Estitxu Arozena Albizu, Ane Telletxea Igoa eta Uxue Mesa Garmendia.

 

Xirristi Drimtin (Iruñea)

Bertsolariak: Xabier Terreros Gartzia, Aritz Saragueta Iratzoki, Martin Azpiroz Aldaregia eta Mikel Juaniz Juanena.

Aurkezlea: Xabier Zarraluki Bezunartea

Antolatzailea: Ines Castiella Imaz

 

Bardoak kantuz berriz ere Nafarroan

Bardoak kantuz berriz ere Nafarroan

Bardoak kantuz berriz ere Nafarroan