BBT25 - Aitor Bizkarra garaile Zeanurin

Aitor Bizkarra garaile Zeanurin –

Aitor Bizkarra garaile Zeanurin

Igandean leporaino bete zen Zeanuriko Ibarreta frontoia, sarrera guztiak salduta. 525 bertsozaleren aurrean abestu zuten oholtzara igo ziren sei bertsolariek, eta lan puntuagarriak eginda, Aitor Bizkarrak eskuratu zuen puntu gehien.

  1. Aitor Bizkarra Ruiz…………………………649,5
  2. Jone Uria Albizuri………………………….649
  3. Oihana Bartra Arenas……………………629,5
  4. Imanol Uria Albizuri………………………615
  5. Aissa Intxausti Aburruza……………….594
  6. Bittor Altube Sarrionandia……………..547

Beñat Vidal Gurrutxaga izan zen gai-jartzailea. Epaimahaia honako lagunek osatu zuten:  Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Uriza. Itxaro Juaristi Olaetxea jardun zen idazkari lanetan.

Bizkarrari elkarrizketa Bertsoa.eus-en

Hurrengo saioa Abadiñon jokatuko da, azaroaren 2an, Probalekuan, 17:00etan. Bertan izango dira kantuan:

  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Enare Muniategi Etxabe
  • Gorka Pagonabarraga Agorria
  • Maite Sarasola Isazelaia
  • Txaber Altube Sarrionandia
  • Unai Mendiburu Valor

Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus atarian, eta saioaren egunean oraindik sarrerarik balego, Probalekuko txarteltegian egongo dira, 16:30etik aurrera.

Aitor Bizkarra garaile Zeanurin