Bertso afaria antolatu dute Hernaniko kebab batean
Bertso afaria antolatu dute Hernaniko kebab batean –
Afaria maiatzaren 9an izango da, 20:30etan Hernaniko Paulo Txikiya bertso eskolak antolatuta, Andrekaleko kebabean. Afalondoren hasiko dira kantuan Asier Azpiroz eta Oihana Arana.
Eskolako kideek hilean ekimen bat antolatu ohi dute. Azkena bertso trama izan zen. Andrekaleko kebabera bertaratzeko deia egin dute bertso eskolako kideek. Dudarik gabe, «saltsa askodun saioa» izango dela nabarmenduz.