Bertso Eguna martxoaren 26an Izpuran

Bertso Eguna martxoaren 26an Izpuran –

Bertso Eguna ospatzeaz gain Bertsozale Elkarteak bere Batzar Nagusia ospatuko du.

 

Bertso Eguna martxoaren 26an Izpuran

 

Martxoaren 18ko 12:00ak bitarte eman ahal izango da izena Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Batzar Nagusian parte hartzeko. Horretarako izen-emate orria bete beharko da. Batzarra ez da online eskainiko. Izpurako (Baxenabarre) Faustin Bentaberri Gelan egingo da bilkura martxoaren 26an, 11:00etatik 13:00etara. “2021eko memoria eta balantzea azaldu eta 2022ko egitasmoa eta aurrekontua aurkeztuko dira, segidan haien onarpena gauzatzeko”, adierazi du Bertsozale Elkarteak.

Arratsaldean Bertso Egunaren txanda izango da, 17:00etatik aitzina toki berean. Aimar Karrikak gidatuta, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre igoko dira oholtzara. Eskualdeko beste zenbait sortzailek ere hartuko dute parte.

Erosi Bertso Egunerako sarrera!

Sarrerak jada eskuragai daude 9€an, eta 12€tan elkarteko bazkide ez direnentzat. Gazteek 6 euroan lortu ahal izango dute.

Bertso Eguneko saiora sartzeko ezinbestekoa izango da EBko COVID ziurtagiria aurkeztea, Frantziar Estatuko araudiak hala aginduta.

Bertso Eguna martxoaren 26an Izpuran