Bertso paper lehiaketa Altzan

Bertso paper lehiaketa Altzan –

Aurtengoan zortzigarren edizioa izango da. 18 urtetik gorakoei zuzenduta dago ekimena, eta martxoaren 12tik apirilaren 15era bitarte aurkeztu beharko dira lanak. Altzako Bizarrain Euskara Elkartea da antolatzailea.

 Parte hartzeko baldintzak

Hiru bertsotik zortzira bitarteko sortak aurkeztu behar dira, gai eta doinu librean, martxoaren 12tik apirilaren 15era bitarte. Bi aukera daude lanak bidaltzeko: emailez (bizarrain@altza.net),edota posta arruntez bidaltzeko (Casares Kultur Etxea, Darieta Bidea 1, 20017 Altza).

 Sariak

Epaimahaiak apirilaren 21ean hartuko du erabakia, Altzako Bertso Astearen barruan ospatuko den bertso-bazkarian, eta bertan egingo da sari-banaketa. Irabazleak tableta digital bat eta Altzako baserrietako produktuz osatutako otarra eskuratuko ditu. Altzatar onenak Antton Mendizabalek egindako “Lau Haizetara” oroigarria eta otarra jasoko ditu.

 Informazio osoa hemen.

 
Bertso paper lehiaketa Altzan
Bertso paper lehiaketa Altzan