Bertso Udalekuak beteta izango dira uda honetan

Bertso Udalekuak beteta izango dira uda honetan –

Martxoaren hasieran zabaldu zuen Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuetan izena emateko lehen fasea: bertso eskoletako kideek edo gurasoren bat Bertsozale Elkarteko bazkide dutenek zuten izena emateko aukera. Tarte horretan bete ziren Amaiurko eta Irañetako txandak. Bigarren izen-emate epean Zuhatzako eta Larraulgo txandetan gelditu diren azken lekuak eskaini dira eta ordu gutxitan bete dira geratzen ziren lekuak.

 

Bertso Udalekuak beteta izango dira uda honetan

 

Bertsozale Elkarteak eskerrak eman dizkie izena eman duten guztiei, baita leku faltagatik kanpoan geratu diren gazteei ere interesa eta gogoa azaldu dutelako.

Izena eman duten guztiei datozen astetan jakinaraziko zaie txandan lekurik duten eta egokitu zaien egonaldiaren berri.

 

Bertso udalekuak

Bertso Udalekuak beteta izango dira uda honetan