Bertso Udalekuak martxan

Bertso Udalekuak martxan –

Bertso Udalekuak martxan
Bertso Udalekuak, Uitzi

Lau plaza ezberdinetan ospatu dira, ari dira ospatzen edo ospatuko dira bertso udalekuak.

  • ZUHATZA (Araba)
    9-11 urtekoak 
    uztailak 25-29
  • UITZI (Nafarroa) 
    12-13 urtekoak
    uztailak 7-13
  • SARRIA (Araba) 
    14-15 urtekoak
    uztailak 24-30
  • BIDARRAI (Behe Nafarroa) 
    16-18 urtekoak
    uztailak 14-23

196 lagun elkartuko dira udaleku guztietan, 161 partehartzaile eta 35 hezitzaile. Partaideen %87a bertso eskolan dabil, eta udalekuetan urte osoan zehar landutakoa sakontzeko parada ederra izanen dute. Horretaz gain udalekuak behin probatzen dituenak errepikatzeko joera garbia izaten du, %80ak, hain justu ere. 

Bertsozale Elkartetik jarduera hauen garrantzia azpimarratu dute beste behin: “Haur eta gazteentzat ez ezik, hezitzaileentzat ere ikasteko gunea da: iniziatiba eta ardurak hartzen, antolaketan, ondorengo belaunaldiaren transmisioan… Gainera, hezitzaile lanetan dabiltzan asko eta asko, aurretik, bertso udalekuetako haurrak izandakoak dira. Bertsolariek ere txandaro egiten diren bertso saioetan ere hartzen dute parte. Hortaz, transmisiorako gako dira udalekuak, besteak beste, egun plazan dabiltzan bertsolariekin hartu emanean baitaude haur eta gazteek.”

Bertso Udalekuak martxan