Bertso Udalekuetako hezitzaileentzako izen ematea ireki da

2022-02-12

Bertso Udalekuetako hezitzaileentzako izen ematea ireki da –

Begirale, sukaldari edota zuzendari lanak egitera joan nahi duten lagunek otsailaren 21 arte dute tartea izena emateko, baita begirale praktikak egin nahi dituztenek ere.
 
Bertso Udalekuetako hezitzaileentzako izen ematea ireki da
 
Otsailaren 21eko eguerdira arte eman ahal izango da izena www.bertsozale.eus atarian, 2022ko Bertso Udalekuetako hezitzaile izateko; zuzendari, begirale, sukaldari ala praktiketako begirale izateko. Apirilaren amaieran jakinaraziko zaie izena eman dutenei nortzuek hartuko duten parte lantaldean. Hautatutako kideek hezitzaileen prestaketa asteburuan hartu behar dute parte, maiatzaren 20ko asteburuan.
 
Amaiurren, Irañetan, Larraulen eta Zuhatzan izango dira egonaldiak, azken horretan bi txanda, eta guztiak uztailean gauzatuko dira. Bertso Udalekuetan parte hartu nahi duten gaztetxoen izen-ematea martxoan izango da.

Eman izena hemen!

Bertso Udalekuetako hezitzaileentzako izen ematea ireki da