Bertsoaroa, Iruñean

Bertsoaroa Iruñean –

Abiatu zen Bertsoaroaren 35. edizioa, otsailaren 3an, eta martxoaren 12ra arte luzatuko da. Honakoak izango dira hurrengo zitak:

Bertsoaroa Iruñean

Otsailren 12an, “Itzali eta Piztu” Bertso saio elektronikoa izango dugu. Honetan, Aner Peritz eta Manex Pagola musikarien eskutik musika elektronikoa eta batbateko bertsolaritza uztartuko dira. Ainhoa Larretxeak jarritako gaiei jarraiki, bi diziplina orain arte bereiziak modu malgu eta librean pentsatzen, gorpuzten eta interpretatzen arituko dira hiru bertsolariak. LABAn izango da 19:00etan.

Otsailaren 19an izango da bigarren bertso jaialdia. Ibilaldi luzekoak eta gazteak, nafarrak eta beste herrialdeetakoak, egungo bertsolaritzaren berri eskainiko dute oholtzaren gainean izango diren puntako bertsolariek. Hau Txantreako Salestarren Zentro Komunitarioan izango da 19:00etan hasita.

Otsailaren 26an, Katakraken, Ane Labakaren ‘Hezur Berriak’ liburua abiapuntu hartuta sortutako bertso saio literarioa izango dugu, 19:00etan. Amatasunaren ertzez, anbibalentziez, kargez eta esanezinez dihardu liburua, beraz, aukera bat izan nahi du ama diren bertsolariekin batera hori dena oholtzaratzen saiatzeko. Saio honetan poema hautatuen irakurketa musikatuak eta bat-bateko bertsoaldiak tartekatuko dira.

Ostiralean, otsailak 27ean, Iturramako Civivoxean, Bertso Jasa, bat-bateko Jolasa bertso-saioa eskainiko da 17:00etan. Haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira hauek. Haurrak jolas eta ariketen bitartez gaiak eta egoerak proposatzen joango dira, eta modu horretan, bertso saioa osatuko dute bi bertsolari gonbidatuek. 8 eta 12 urte arteko haurrentzako tailerra da, eta izen-ematea ezinbestekoa da, nafarroa@bertsozale.eus helbidera mezua idatzita edo 948143747 telefonora deituta, otsailaren 26a baina lehen.

Aurten ere, laugarrenez, ezinbesteko moduan emango diogu amaiera Bertsoaroari: bertso afariarekin. Heriko Tabernan izango da 21:00etan. Sarrerak www.bertsozale.eus webgunean erosi daitezke, 25 euroan, eta bertan kontsultatu daiteke menua ere.

Bertsoaroa Iruñean