Abian da Bertsolari aldizkariaren II. Bertso Idatzi Lehiaketa

Bertsolari aldizkariaren II. Bertso Idatzi Lehiaketa –

Iaz antolatu genuen aldizkari honetako lehen bertso idatzi lehiaketa, gure 30. urtebetetzearen harira. Aurtengoan ere 31 eskutik hartu eta bigarren edizioarekin gatoz. Honakoak izango dira ezaugarriak:

  • Hiru bertso, librean.

  • Zehaztu doinua.

  • Abuztuaren 31ko goizeko 08:00ak baino lehen bidali beharko dira administrazioa@bertsolari.eus helbidera

  • Bertsoak bidaltzerakoan zehaztu izen-abizenak, herria, helbidea (kamiseta bidaltzeko) eta adina.

  • Bi adin kategori ezberdinduko dira: bata hamalau urte arte (hamalau barne), eta bestea hamalautik aurrerakoak

 

Epaimahaia

  • Mikel Mendizabal
  • Ekaitz Goikoetxea
  • Eli Pagola

 

Sariak

Gaztetxoak

  • Lehen saria: Gela Urdina scaperoom-erako lau sarrera (Zarautz)
  • Bigarren saria: bertsolari ezberdinei buruzko liburuko sorta

 

Helduak

  • Lehen saria: Asteasuko Otabardi landetxean bi pertsonentzako afaria, ostatua eta gosaria.
  • Bigarren saria: Elkano scaperoom-erako bi sarrera eta bi lagunentzako bazkaria Itziarko Hostalean.

 

Partehartzaile guztiei kamisetak oparituko dizkizuegu!

Irabazleen bertsoak udazkeneko alean argitaratuko dira. Eta ez hori bakarrik! Unai Gaztelumendi marrazkilariak ilustrazioak sortuko ditu bertso irabazleekin, eta sarituek  zuen etxean jasoko duzue formatu fisikoan.

 

Ea, idaztera! Zorte on!

Bertsolari aldizkariaren II. Bertso Idatzi Lehiaketa

Bertsolari aldizkariaren II. Bertso Idatzi Lehiaketa