Bertsolari aldizkariko VI. Bertso Idatzi Lehiaketa martxan da!
Bertsolari aldizkariko VI Bertso Idatzi Lehiaketa martxan da –
2021ean antolatu genuen aldizkari honetako lehen bertso idatzi lehiaketa, gure 30. urtebetetzearen harira, eta eskuartean seigarren edizioa hartuta gatoz aurtengoan.

Honakoak izango dira ezaugarriak:
Gazteak: (14 urte arte, 14 barne)
- 4 bertso, neurria libre
- Gaia: Mugikorra
Helduak
- 4 bertso, neurria libre
- Gaia: Oldarraldia
Zehaztu doinua
Aurkezteko epea:
Lanak urriaren 19ko goizeko 08:00ak baino lehen bidali beharko dira administrazioa@bertsolari.eus helbidera.
Lanak nola bidali:
- Bertsoak bidaltzerakoan zehaztu izen-abizenak, herria, helbidea eta adina.
- Bi adin kategoria ezberdinduko dira: bata hamalau urte arte (hamalau barne), eta bestea hamalautik aurrerakoak
- Word edo pdf formatuan
Epaimahaia:

Sariak:
- Gaztetxoak
- Lehen saria: Basabere erreskate zentroa ezagutzeko 10 sarrera, bisita librea (Lezaun, Nafarroa)
- Bigarren saria: Puntutan arropa dendan gastatzeko 100€-ko bonoa.
- Helduak
o Lehen saria: asteburu bat Aritzaleku kanpineko bungalou batean (Lerate, Nafarroa).
o Bigarren saria: Zarauzko Arte eta Historia Museorako bi sarrera eta TxikiPoliten bi lagunentzako otordua.
Oparia:
Partehartzaile guztiei ARDITUTAKOAK (Mikel Begoña eta Adur Larrea, 2017) komikiaren ale bat oparituko dizuegu!
Irabazleen bertsoak neguko alean argitaratuko dira.
Animo eta zorte on!

