#EHBT26 Saioa Alkaizak irabazi du Donapeluko saioa, eta Julio Sotok Tolosakoa

Saioa Alkaizak irabazi du Donapeluko saioa eta Julio Sotok Tolosakoa –

Saioa Alkaizak irabazi du Donapeluko saioa eta Julio Sotok Tolosakoa

450 bertsozaleren aitzinean abestu zuten Maider Arregi Markuletak, Sarai Robles Vitasek, Eneko Lazkoz Martinezek, Oihana Iguaran Barandiaranek, Iñaki Viñaspre Simonek eta Saioa Alkaiza Guallarrek, Donapaleuko Airetik aretoan, Xabat Alzugarai Etxeberrik gidatutako saioan. Honako lanak egin behar izan zituzten bertsolariek:

  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian/lau puntuko handian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Banaka, lehen puntua emanda, hiru bertso zortziko txikian/lau puntuko txikian
  • Binaka, gaia emanda, hiruna bertso hamarreko txikian/bost puntuko txikian
  • Ganbarako lana: banaka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian

Ariketa puntuagarriak amaituta, Saioa Alkaiza Guallarrek eskuratu zuen puntu gehien, eta Larraun-Lekunberrin urriaren 24ean egingo den finalaurrerako pase zuzena eskuratu zuen. Honatx puntuazioak:

  • Saioa Alkaiza Guallar__________683
  • Oihana Iguaran Barandiaran____672.5
  • Maider Arregi Markuleta________659
  • Eneko Lazkoz Martinez_________624.5
  • Iñaki Viñaspre Simon___________613.5
  • Sarai Robles Vitas______________600.5

Saioa Alkaizak irabazi du Donapeluko saioa eta Julio Sotok Tolosakoa

Igandean Tolosako Usabal zitan zuten zita bertsozaleek Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako hurrengo kanporaketa bertatik bertara jarraitzeko, eta 1300 bertsozalek leporaino bete zuten aretoa. Imanol Artola Arretxe “Felix”-ek gidatu zuen saioa, eta honakoa izan zen puntuazioa:

Gauzak honela, Julio Sotok azaroaren 14an Miarritzen jokatuko den finalaurrekora sailkatu da zuzenean.

Asteburuan jokatuko dira lehen faseko azkenengo bi saioak, Gotaine-Irabarnen larunbatean, eta Agurainen igandean. Sarrerak eskuragarri daude bertsosarrerak.eus atarian.

Saioa Alkaizak irabazi du Donapeluko saioa eta Julio Sotok Tolosakoa