Bertsolari gazteen ABRA sariketa ospatuko da ostiralean

Bertsolari gazteen ABRA sariketa ospatuko da ostiralean –

Ostiral honetan, otsailaren 23an, Euskal Herriko sei bertsolari igoko dira 23. Abra Sarietako ohltzara. 19:00etatik aurrera, Algortako Azebarri aretoan, bertsotan arituko dira Haizea Telleria, Irantzu Idoate, June Diaz, Eli Zaldua, Idoia Granizo eta Danel Etxeberria bertsolariak.

Epaile lanean Paule Loizaga, Josu Arroyo eta Joseba Santxo arituko dira. Puntu gehien eskuratzen dituen bertsolariak jantziko du txapela, eta Aitor Zumalabek diseinatutako Abraki garaikur bana ere emango zaie parte-hartzaile guztiei. Sarrera librea izango da, eta antolatzaileek adierazi dutenaren arabera “jan-edanik ez da faltako”.

Bertsolari gazteen ABRA sariketa ospatuko da ostiralean

Bertsolari gazteen ABRA sariketa ospatuko da ostiralean