Bertsozale Elkarteak 2020aren balantzea egin du

2020-12-22

Bertsozale Elkarteak 2020aren balantzea egin du –

Iazko datuekin alderatu ditu Bertsozale Elkarteak aurtengo datuak, eta honakoak dira ondorioak: hamarretik sei saio ez dira egin, eta 735.000 euro ingurukoa da galera ekonomikoa. Bertso-eskola edota bertsozale talde bat dagoen herrietan eutsi zaie bertso saioei, eta horregatik goraipatu da Elkartetik herriz herriko bertso-eskolen eta antolatzaileen lanaren balioa.
 

Xenpelar Dokumentazio Zentroak jaso ditu bertso saioen inguruko datuak. 2019an bertsolaritzaren bueltan 1.121 ekitaldi egin ziren; 2020an 435 egingo direla aurreikusten da. 

Bertsozale Elkarteak 2020aren balantzea egin du

2020ko abenduan: 52tik 41 jaialdiak izan dira (Lagunartekoak: 0 / Plaza libreak: 2 / Bat-bateko bereziak: 9) 2019ko abenduan: 74tik 23 jaialdiak izan ziren (Lagunartekoak: 15 / Plaza libreak: 20 / Bat-bateko bereziak: 16)

 

Eragin handiena, libreko saioetan

Segurtasun arauen neurrira egokitutako saioek ondorioak handiagoak eragin dizkie bertso saio mota batzuei, lagunarteko eta libreko saioei kasu. Saio hauek osatzen dute bertso plazaren zati handiena: otorduetan edo mahai-inguruan egiten direnak eta gai jartzailerik gabe bertsolariek ikus-entzuleengandik gertu egiten dituztenak. Aurten, %58 jaitsi dira lehenak, eta %86 bigarrenak.

%58 eta %86 jaitsi dira lagunarteko eta libreko saioak

Jaialdiak – bertsolariak oholtzan eta haien aurrean ikus-entzuleak – izan dira egoerari ondoen eutsi diotenak, Bertsozale Elkarteak adierazi duenaren arabera: “nahiz eta iaz baino gutxiago izan diren (138 egin dira, %37 gutxiago), lagunartekoen eta librekoen ordezko ere izan dira, hauek egiteko baldintzak ez egonda”.

 

Bertsozale Elkarteak 2020aren balantzea egin du

 

Lanku Kultur Zerbitzuetan ondorioak

Lanku Kultur Zerbitzuak enpresa ERTEn egon da udaberrian, arestian aipatutako testuinguaren ondorioz. Xenpelar Dokumentazio Zentroko datuen arabera saio gehiago egin ziren ohituraz lasaiagoak diren lehen bi hilabeteetan. 

“Bertso-eskola edota bertsozale talde bat dagoen herrietan eutsi zaie, bereziki, bertso saioei, eta Bertsozale Elkarteak herriz herriko bertso-eskolen eta antolatzaileen lana balioan jarri nahi du, zailtasun guztien gainetik ekitaldiak gauzatzeko ekina eta eginahala handia izan delako”, adierazi du Bertsozale Elkarteak.

Bertsozale Elkarteak 2020aren balantzea egin du