Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztu eta herrialdeko elkartearen eguna ospatu dute Zornotzan
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa aurkeztu eta herrialdeko elkartearen eguna ospatu dute Zornotzan –
Irailaren 28an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Urdulizen eta, eta parte hartzaileak iragan larunbatean bildu ziren Zornotzan: bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak, talde antolatzaileko kideak… Txapelketa abenduaren 20an amaituko da, Bilbon, eta sarrerak jada eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Idoia Anzorandiak egin ditu aurkezle lanak, eta segidan Bizkaiko eskolartekoan buruz-burukoa jokatu duten Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluaga bertsolariek abestu dute. Talde Antolatzailearen izenean hitz egin du Asier Galarzak. Txapelketa sintonia ere aurkeztu dute, eta Arratia eta Zornotzako bertso eskolako gazteek doinu horrekin egin dute dantza.
Txapelketako parte hartzaile guztien argazkiarekin amaitu da ekitaldia.
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eguna ospatzeko ere probestu zen eguna. Bertso poteoarekin ireki zuten egitaraua: Aissa Intxausti, Aitor Bizkarra, Jone Uria, Oihana Bartra, Paule Loizaga eta Xabat Galletebeitia aritu ziren kantuan. Amaitzeko, bertso bazkaria izan zuten Eneko Abasolo Abarkas eta Igor Elortzarekin.
Elkarteak eguneko argazkiak eskegi ditu bere webgunean.