Bizkaiko Taldekako finalaren nondik-norakoak zehaztu dituzte
Bizkaiko Taldekako finalaren nondik-norakoak zehaztu dituzte –

Bizkaiko Taldekakoaren bosgarren edizioa da aurtengoa, eta bere ibilbide azken pausoak ematen ari da dagoenekoz. Orain arte jokatu diren kanporaketak aintzat hartuta, honako taldeak lehiatuko dira finalaurrekoetan; batetik, bakoitza bere saioa irabazita Haritz eta Itsaso, Far Westeko Bertsolariak, DuranGALDUEK, Bypasseu eta Lirio Loreak, eta bestetik, zozketaz, eta seikotea osatzeko, Karidadeko masokistak.

Irailaren 12rako egun osoko egitarau antolatu du Bertsozale Elkarteak, Bizkaiko bertsozaleen eguna, ekitaldi eta guzti, egun berean egingo baita, Zornotzan.
Goizean elkartu eta ohitura zaharrei jarraiki egunari jarritako koplak kantatuko dituzte. Ondoren finalaurrekoak jokatuko dira Zornotzako kaleetan barna.
Eguerdian Propi jatetxean bazkalduko dute, eta ondoren, finalaurreko bakoitzeko talde irabazleen artean jokatuko da finala, jatxean bertan.
Bazkarirako txartelak bertsosarrerak.eus atarian daude salgai 39€-ren truke.

