“DuranGALDUEK” taldeak irabazi du Bizkaiko Taldekakoa

DuranGALDUEK taldeak irabazi du Bizkaiko Taldekakoa –

Ohitura den legez, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eguna eta Bizkaiko Taldeko txapelketaren finala egun berean ospatu ziren, aurtengoan Zornotzan, iragan larunbatean. 

Bertaratuek koplak abesten eman zioten hasiera egunari, eta ondoren bertso saioak hasi ziren. Xiberu tabernan jokatu zuten lehen finalaurrekoa Haritz eta Itsaso (Busturialdea), Far Westeko bertsolariak (Enkarterri-Ezkerraldea-Meatzaldea) eta Durangalduek (Durangaldea) taldeen artean. Durangalduek eskuratu zuen finalerako pasea.

Kalejirak bere bidea segi eta Far-Far tabernan jokatu zen bigarren finalaurrekoa, Bypasseu (Busturialdea), Karidadeko masokistak (Uribe Kosta) eta Lirio Loreak (Durangaldea) taldeen artean. Azken talde hau igaro zen finalera.

Propi jatetxean bazkaldu eta gero Xabier Amurizak gogora ekarri zuen Lazkao Txikiren jaiotzaren ehungarren urteurrena, eta zenbait sorta abestu. Finala seirak aldera hasi zen, eta Durangalduek taldea gailendu zen.

DuranGALDUEK taldeak irabazi du Bizkaiko Taldekakoa

DuranGALDUEK taldeak irabazi du Bizkaiko Taldekakoa