Eneko Fernandez irabazle Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdenean

2021-10-05

Eneko Fernandez –

Azaroaren 1ean Altsasun jokatuko den finalaurrekorako pasea eskuratu du lesakarrak. Ehun bertsozale  inguru bildu dira Izabako zineman 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketari ekiteko.
 
Eneko Fernandez
 
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izaban abiatu da 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketa, Erronkaribarren. Bertsolariak: Julen Zelaieta Iriarte, Eneko Fernandez Maritxalar, Idoia Granizo Uribarrena, Patxi Castillo Graciarena, Aitor Irastortza Arrizurieta eta Endika Legarra Nuin. Alaitz Rekondo aritu da gai-jartzaile lanetan. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Izabako Udalarekin elkarlanean antolatu du saioa.

Azkenean bortziriarrak eskuratu du puntu gehien (347), eta hortaz, Altsasurako txartela eskuratu. Bere atzetik, honakoa izan da puntuazioa:

  • Endika Legarra Nuin: 315,5
  • Julen Zelaieta Iriarte: 305
  • Patxi Castillo Graciarena: 300,5
  • Idoia Granizo Uribarrena: 292
  • Aitor Irastortza Arrizurieta: 272,5

Heldu den larunbatean, urriaren 9an, Nafarroako Bertsolari Txapelketak Tafallako Kultur Etxean izango du jarraipena, 17:30ean. Bertan arituko dira kantari Eneko Lazkoz Martinez, Saioa Alkaiza Guallar, Alazne Untxalo Erregerena, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Erika Lagoma Pombar eta Urko Gartzia Aleman, Ander Aranbururen aginduetara. www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke sarrerak.

Eneko Fernandez