Ibon Ajuariagojeaskoa garaile Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketan

2021-10-05

 

Ibon Ajuariagojeaskoa- 

Durangoko San Agustin Kultur Gunean jokatu da kanporaketa eta finalaurrekoetarako txartela lortu du gernikarrak.
 
Ibon Ajuariagojeaskoa
 

Durangoko San Agustin kulturgunean ospatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo kanporaketa. Honakoak izan ziren kantuan aritu ziren sei lagunak:

  • Ander Elortegi Garatea
  • Asier Galarza Garai
  • Beñat Bilbao Landa
  • Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
  • Inazio Vidal Gurrutxaga
  • Iruri Altzerreka Martinez

Lan puntuagarri guztiak egin ostean Ibon Ajuriagojeaskoa izan da puntu gehien batu dituena, 479 puntu. Etxebarriako finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 21ean, beraz. Puntuazioak:

  1. Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia…479
  2. Ander Elortegi Garatea……………..477,5
  3. Asier Galarza Garai…………………451
  4. Iruri Altzerreka Martinez……………..433,5
  5. Inazio Vidal Gurrutxaga………………421
  6. Beñat Bilbao Landa…………………..398,5

Saioan Leire Garatxena Larrabe aritu da gai-jartzaile lanetan. Epaimahaia honako lagunek osatu dute: Ainhoa Arregi Elosua, Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga jardun da.

Ibon Ajuariagojeaskoa