Eneko Lazkoz gailendu da Auritzen
Eneko Lazkoz gailendu da Auritzen –
Auritzen jokatu zen 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen saioa, iragan larunbatean, Kultur Etxean. 120 bat bertsozale elkartu ziren saio bertatik-bertara aditzera. Lazkozek irabazi zuen saioa 357,5 punturekin, eta, hortaz, zuzenean sailkatu da azaroaren 1ean Agoitzen jokatuko den finalaurrekora.
Honela geratu zen saioko puntuazioa:
- Eneko Lazkoz Martinez: 357,5
- Saats Karatsatorre Martinez: 328,5
- Eki Mateorena Zozaia: 301,5
- Egoitz Gorosterrazu Elizagoien: 293,5
- Urko Gartzia Aleman: 287
- Aitor Irastortza Arrizurieta: 283
Patxi Bueno aritu zen gai-jartzaile lnaetan.
Larunbat honetan Mutiloan jokatuko da hurrengo saioa.
Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus atarian.