Gai-jartzailetza eta epailetza ikastarorako izen ematea zabalik

Ikastaroa martxoaren 20an izango da, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Durangoko egoitzan.

Gai-jartzailetza eta epailetza –

Gai-jartzailetza eta epailetza

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gai-jartzailetza eta epailetza ikastaro laburrak antolatu ditu. Bi saioak egun eta toki berean izango dira, bata bestearen atzetik. Saioetako bakarrean edo bietan parte hartzeko aukera izanen da.

Ikastaroak gai-jartzailetza edota epailetza interesatzen zaion edonorentzako dira.

 

Izena emateko bideak

  • Elkartera idatzita edo deituta eman daiteke izena ikastaroetan: bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatzita edo 94 6812711ra deituta.
  • Sioak doakoak izango dira
  • Izena emateko azken eguna: martxoak 18