Gaur zabaldu da V. HIKE EIZAN! bertsopaper lehiaketa
Gaur zabaldu da V HIKE EIZAN bertsopaper lehiaketa –
Hika edo hike-hizkera Azkoitian indartzea eta bultzatzea da “Hike Eizan!” proiektuaren helburua. Egitasmoa gidatzen duen izen bereko lantaldeak urtean egiten dituen jardueren artean dago bertsopaper lehiaketa.
- Helburua: hika edo hitanoa ere erabiliz, hika-hizkerari, orohar, bultzada bat ematea.
- Mailak
- Umeak: 14 urtera arte (2012an eta ondoren jaiotakoak)
- Gazteak: 15-18 urtera arte (2008-11 urte bitartean jaiotakoak)
- Helduak: 19 urtetik uarrera (2007an eta aurretik jaiotakoak)
- Lanak.Bertsoek jatorrizkoak, argitaratu gabeak eta inon saritu gabeak izan beharko dute.
Parte-hartzaileek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete.
Bertso bakoitzari bere ordena-zenbakia jarri beharko zaio.
* Umeak: gutxienez 2 bertso edo 4 kopla.
* Gazteak: gutxienez 6 bertso.
* Helduak: gutxienez 8 bertso.
Lanak ez dira itzuliko. Prozesua bukatutakoan, lan guztiak Udal Artxiboan gorde eta zainduko dira. - Gala, neurria eta doinua libreak izango dira.
Doinua zein den adierazi beharko da.
Bertso-sorta guztiek euskaraz eta hitanoan idatzita egon beharko dute.
Noka idatzitako bertsoak baloratu egingo dira. - Epea: Lanak aurkezteko epea 2026ko martxoaren 30ean hasiko da eta maiatzaren 15ean bukatuko da (biak barne).
- Lanak aurkezteko modua
Lanak, izena emateko inprimakiarekin batera, ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira Azkoitiko udaleko harrera bulegoan aurrez aurre, postaz edo telematikoki.
Lan bakoitzeko, izen-emateko inprimakia aurkeztu beharko da. Bertan zehaztuko da bertso-sorta zein mailatara aurkeztuko den.
Bertso-sorta lehiaketara aurkeztu ondoren, ezin izango da erretiratu.
Aurvez aurre eta postaz. |zen-emateko inprimakiarekin gutun-azalean ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira bertsoak.
Telematikoki |zcna emateko inprimakiarekin bertsoak ezizenez sinatuta aurkeztu beharko dira. - Sariak
- Umeak: bertso-sorta onenari 125€
- Gazteak: bertso-sorta onenari 250€
- Helduak: lehen saria 500€, bigarren sariak 250€
- Azkoitia saria: umeak 75€, gazteak 150€, helduak 300€
- Epaia eta sari-banaketa
Epaimahaia Hike eizan! lantaldeko eta Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bina kidek osatuko dute.
Epaia aldaezina izango da, bertso-sorta batek ez du sari bat baino gehiago jasoko eta aurkeztutako lanen maila egokia ez bada, epaimahaiak sariren bat eman gabe utz dezake.
Irabazleei epaia telefonoz edo posta elektronikoz jakinaraziko zaie.
Udalak bertso-sorta irabazleak 2026ko ekainaren 1ean jakinaraziko ditu komunikabideen bidez. Sari-banaketa ekainaren 25ean VI. Hike eizan! Bertso Saioan egingo da Elkargunean. - Lanen jabetza eskubidea
Bertso sarituen egileek Azkoitiko udalari lagatzen dizkiete, esklusiboki, lan irabazleen ustiapen-, erreprodukzio-, manipulazio-, edizio- eta erakusketa-eskubideak, bai eta lanaren jabetza industrialarenak ere, apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretuaren 17. eta 48. artikuluetan ezarritakoaren arabera, zeinak Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen.
Sarituek erantzukizun osoa hartuko dute bere gain sor daitekeen edozein eratako erreklamazioren aurrean, edo aurkeztutako lanen originaltasunari, antzekotasunari edo kopia partzialei buruz hirugarrenek egin diezazkieketen erreklamazioen aurrean. - Oinarriak onartzea. Lehiaketa honetan parte-hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
- Izaera pertsonaleko datuak babestea
Informazioaren tratamenduan, kontuan hartuko dira Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoa eta aplikatu beharreko gainerako xedapenak. Arduraduna Azkoitiko Udala, Herriko Plaza, z.g, 20720 Azkoitia. Telefonoa: (+34) 943 08 00 80. Datuen Babeserako Ordezkariarekin harremanetan jartzeko helbidea: dbo@azkoitia.eus
Helburua.
Datuak kontaktu gisa gorde eta erabiliko dira jarduera profesionala aurrera eramateko garrantzitsuak diren jardueretarako.
Legitimazioa.
Interes legitimo batean oinarritzen da legitimazioa.
Jatorria
Zuzenean interesdunarengandik.
Hartzaileak.
Ez dira aurreikusten hirugarrenei egindako datu-komunikazioak.
Eskubideak.
Datuetan sartzeko, datu horiek zuzentzeko, suntsitzeko, datuen eramangarritasunerako eta datuen tratamendua mugatu edo uko egiteko eskubidea gauzatu ahal izateko, idatzizko komunikazioa eta zure nortasun-agiriaren kopia bidali behar da arduradunaren helbidera edo Datuen Babeserako Ordezkariaren helbide elektronikora. Uste bada ez direla errespetatu eskubide horiek, Datuen Babeserako Euskal Bulegoan edo Datuen Babeserako Espainiako Agentzian erreklamatu daitezke. Informazio gehiago nahi izanez gero, begiratu Datuen Babeserako Politika (https://azkoitia.eus/lege-oharra). - Publizitatea
Lehiaketa honen informazio-eskuorria udaleko www.azkoitia.eus atarian dago eskuragarri. Izena emateko inprimakia eta telematikoki lanak aurkezteko lotura: www.azkoitia.eus/Tramiteak/Tramiteak/Lehiaketak - Kudeaketa. Interesdunek argibideak eskatzeko edo galderak egiteko, Azkoitiko udaleko Euskara sailarekin harremanetan jarri ahal izango dira, 943 54 20 02 telefonora deituz edo euskara@azkoitia.eus posta elektronikora idatziz.
- Legeria. Sariak emateko, deialdi honetako oinarri arautzaileetan, Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta hori garatzeko xedapenetan — aplikagarri — diren administrazio-zuzenbideko gainerako arauetan ezarritakoa aplikatuko da eta, halakorik ezean, zuzenbide pribatuko gainerako arauetan ezarritakoa.


