Gazte Xilabako finala jokatuko da larunbatean
Gazte Xilabako finala jokatuko da larunbatean –
Baigorrin joaktu zen sailkapen saioa maiatzaren 24an, eta hamairu bertsolari aritu ziren kantuan: Pagoa Bidart Hirigoyen, Amaiur Aizpuru Eskisabel, Goizane Etcheverry Lopepe, Maia Argain Oihanburu, Ekain Harlouchet, Johane Larre Salaberri, Laida Borda, Nahia Etchverry Lopepe, Hodei Lecuona Blanco, Unax Aizpurua Ibargarai, Leina Alkhat Larrandaburu, Gana Berhokoirigoin Zubeldia eta Laia Alvarez Abrisketa.
Maindi Murua, Maialen Berra eta Ramuntxo Christy izan ziren epaileak, eta haiek ebatzi zuten honakoa izango zela finalean abestuko zuen seikotea:
- Leina Alkhat
- Goizane Etcheverry
- Gana Berhokoirigoin
- Amaiur Aizpuru
- Nahia Etcheverry
- Unax Aizpurua
Ekainaren 7an ospatuko da Gazte Xilabako finala, goizeko 10etan, Itsasuko Sanoki gelan. Aritz Bidegainek jantziko dio txapela irabazleari.