Gipuzkoako Elkarteak 13-20 urte bitarteko gazteentzako egonaldi bat antolatu du Lasturren
13-20 urte bitarteko gazteentzako egonaldi bat antolatu du Lasturren –

Urtero legez, Gipuzkoako bertso eskoletako gazteentzat asteburu pasa antolatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Egonaldia Lasturko aterpetxean egingo da apirilaren 24tik 26ra, Eskolarteko finalarekin hasita. “Bertso eskoletako 13-20 urte bitarteko gazteek aukera izango dute bertsoaren aitzakian hainbat ekintzaz gozatu eta elkar ezagutzeko”, adierazi dute antolatzaileek.
Honatx egitaraua:
Apirilak 24, ostirala, Azpeitia:
- 18:00: Gelatik Plazarako BDH mailako finala, Dinamoa Sormen Gunean.
- 20:00: Gipuzkoako Eskolartekoko finala, Elikagunean.
- Ondoren, Lasturrera bidaia.
Apirilak 25, larunbata, Lastur:
- Goiza: Gosaria eta Endoiara txangoa.
- Bazkaria: Endoiako ostatuan.
- Bazkalostean: bertso jarriak trikitixarekin lagunduta.
- Arratsaldean: Pirata eta merkanteen jolasa.
- Bertso afaria: Maider Arregi eta Andoni Rekondo bertsolariekin.
Apirilak 26, igandea, Lastur:
- Goiza: gosaria eta etxera itzulera.
Egonaldiaren kostua 55€koa izango da eta parte hartzeko galdetegi hau bete beharko da apirilaren 16a baino lehen.
Oharra: Eskolartekoko finaleko sarrera aparte erosi beharko da, www.bertsosarrerak.eus atarian.

