Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa hurrengo saioak Legazpin eta Usurbilen

Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa hurrengo saioak Legazpin eta Usurbilen –

Partehartzaileek 14 eta 18 urte artean dauzkate, eta 23 gaztek eman dute izena. 

Altzoko eta Oñatiko emanaldiak iragan astean izan ziren. Altzoko oholtzan Amets Azpilikueta, Urko Arakistain, Amets Zubizarreta, Inge Mitxelena, Eider Puy eta Ekhi Alvarez bertsolariak izan ziren; Oñatin Kattalin Arabolaza, Mikel Zabala, Adei Urbitarte, Enaitz Zeziaga, Mateo Larraza eta Ganix Miner bertsolariak aritu ziren. kantuan

Ostiral honetan, martxoaren 27an, jokatuko dira beste bi kanporaketak Legazpin eta Usurbilen. Legazpin ariko dira kantuan Greta Etxaniz, Duna Urteaga, Inhar Gastiain eta Nerea Larrañaga. Usurbilen Haritz Muruaren, Xanet Ormaetxearen, Jone Bengoetxearen, Haritz Alkortaren, Arkaitz Lezaren eta Leire Ormazabalen txanda izango da.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finala apirilaren 24ean izango da Azpeitian (sarrerak eskuragarri).

Gipuzkoako Eskolarteko txapelketa hurrengo saioak Legazpin eta Usurbilen