Gipuzkoako Herriartekoa bigarren fasean sartu da
Gipuzkoako Herriartekoa bigarren fasean sartu da –
Herriarteko txapelketa bigarren fasean sartzear da. Zortzi adarrretan banatuta, eskualde bakoitzak badu bere irabazlea eta final laurdenetan ordezkatuko dituen taldea. Tolosaldean Alegiako Boskatu, Goierrin Zumarraga Urretxu 1, Urolan Azpeitiako Zaharrak Berri, Urola Kostan Zarauzko Allepunta, Buruntzaldean Hernani, Donostia-Oarso-Bidasoan Irungo Txingudi A, Debagoienan Leintz eta Debabarrenan Xarmaginak.
Bigarren fasea Zaldibiako kultur etxean hasiko da ostiral honetan arratsaldeko 19:00etan, Boskatu eta Zumarraga Urretxu 1en arteko kanporaketarekin.
Larunbatean apirilaren 18an, berriz, Zaharrak Berri eta Allepuntak kantatuko dute Azpeitian. Bigarren asteburuko saioak hilaren 24an eta 25ean izango dira Hernani eta Soraluzen, hurrenez hurren. Lehenengoan Hernani eta Txingudi A arituko dira, eta bigarrenean Leintz eta Xarmaginak.
Final aurrekoak maiatzaren 9an eta maiatzaren 16an izango dira, eta Aiako finala maiatzaren 30ean.
Sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus webgunean.






