Gipuzkoako Herriartekoan izena emateko epea ireki da

Gipuzkoako Herriartekoan izena emateko epea ireki da –

Gipuzkoako Herriartekoaren III. edizioa jokatuko da 2026ko urtarriletik maiatzera bitarte. Izen-ematea urriaren 6an ireki eta azaroaren 9an amaituko da.
 
Gipuzkoako Herriartekoan izena emateko epea ireki da
 

Zortzi urteren ondoren badator bueltan Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa. Auzolanean antolatutako txapelketa izango da 2026koa ere. Honakoak dira taldeak osatu eta izena emateko baldintzak:

Izena emateko, bete formularioa

  • Talde bakoitzak gutxienez bost partaide izan beharko ditu:

                        – Hiru bertsolari

                        – Gai-jartzaile bat                            

                        – Epaile bat

                        – Ordezkari bat (aurreko hiru lanetako bat egiten ari den pertsona bat ere izan daiteke taldeko ordezkaria)

  • Parte hartzeko gutxieneko adina: 15 urte.

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi gipuzkoa.sustapena@bertsozale.eus helbidera. 

Gipuzkoako Herriartekoan izena emateko epea ireki da