"Haizea dator" ekimeneko bertso saioak hurrengo astean hasiko dira
Haizea dator ekimeneko bertso saioak hurrengo astean hasiko dira –

Bertsularien Lagunak elkarteak antolatzen du “Haizea dator” ekimena, bertsolari gazteak plazaratzeko eta bertso eskola antolatzaile bilakatzeko xedez. Bost bertso saio antolatu dituzte:
- Azaroak 20, Pagola, Auzteia, 19:00etan
- Abenduak 11, Hendaia, Gaztetxea
- Urtarrilak 29, Baiona, Zuzulua
- Otsailak 12, Sara, Herriko edantegia
- Martxoak 19, Baigorri, Bixentainia
Saioetako antolatzaileak bertso eskoletako haurrek eta beren gurasoak izango dira, eta txikiek agurrak abestuko dituzte saio bakoitzarne hasieran. Elkartetik adierazi dutenez “trebatze bidean diren bertsolari gazteek parte hartuko dute saioetan eta bertso irakasleak izango dira bideratzaile nagusiak. Horrezgain, erreferenteak diren bertsolariak ere hurbilduko dira ekimenean parte hartzera”. Saioro aperitifa bat antolatuko dute, bertsoaren bueltako komunitatea lasai ederrean bildu dadin, ostiralak izaki.

